Ongi etorria Argiñarizko ogiaren web orrira. Gune honetan gure produktuak ezagutzeaz gain beren ekoizpena nolakoa den ikusi ahal izango duzu. Enpresa sortu zenetik Argiñarizko ogiak argi izan du beti nekazaritza ekologikoarekiko konpromezua eta urteak pasatu ahala tinko dihardu lan horretan.

Markrobios S.L. senpresa 1985ean sortu zen Argiñarizen, Nafarroako lehendabiziko okindegi ekologikoan bihurtuz. Izan ere, Makrobios izan zen erkidego osoan ogi integrala ekoiztu zuen lehendabiziko enpresa.

28 urte hauetan Argiñarizko ogia gehiagora joan da bere produktu eskaintza eta ekoizpena handiagotuz. Lantegiko instalazioak ere zabaldu egin dira eta harrizko errota berriari esker produkzioa handitu da toki eta bezero gehiagotara iritsiz.

Obradorea zabaltzeaz gain ogia hoztezko eta ontziratzeko gela berezia du orai enpresak. Azken berrikuntza, garia eta zekalea bereiz gordetzeko deposituak izan dira, lehengaien segurtasuna eta garbitasuna bermatuz.

© Diseño Eskiz Informatika